Musika Eskola

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola
Ubillos Jauregia - San Jose kalea, 14
943 861183 (17:30-19:30) mueszu@hotmail.com

Musika, dantza eta antzerki arlotako ikastaro eskaintza zabala urtean zehar, haur eta helduentzat: musika instrumentuak eta teoria, ahots teknika, euskal dantzak, antzerkia, musikoterapia… Ubillos Jauregian dago egoitza nagusia, baina Oikian ere eskolak ematen dira.

Eskola Txori Txiki Musika Elkarteak kudeatzen du eta eskolaren jarduna 2-100 urte bitarteko ikasleei zuzentzen zaie, adin orotakoei alegia. Ikasturte osorako izen-emateak maiatzean izaten dira eta urtero berritzen da ikastaro eskaintza. Horrez gain, beste une batzuetan ikastaro laburretarako izena emateko aukera egoten da. Instrumentuak alokatzeko zerbitzua ere ematen die eskolak ikasleei.

Gainera, urtean zehar ekitaldi ugari antolatzen dira: inauteriak, entzunaldiak, beste herritako musika eskolekin elkartrukeak, jaialdiak, lehiaketak, dantza emanaldiak etab. Honela, batetik ikasleak ohitu eta trebatu egiten dira jendearen aurrean aritzen, eta bestetik jai giroan musikaz eta dantzaz gozatzen dute.