ALDAKETAK LIBURUTEGIKO IKASGELAREN ORDUTEGIAN

2016/11/30

Abenduaren 1etik aurrera, azterketa garaia dela eta, liburutegiko 4. solairuko ikasgela zabalik egongo da eta ordutegi jarraitua izango du astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etik arratsaldeko 20:00etara.

Helduen eta haurren liburutegiek ohiko ordutegia izaten jarraituko dute.

Era berean, datorren asteko zubiak eta Eguberriak direla eta, liburutegia itxita egongo da hilaren 6an, 8an, 24an eta 31n. Datorren urteari begira, urtarrilaren 5ean arratsaldean eta 6an egun osoz ere itxita egongo da. 

Ordutegia ikusgai hemen