Agenda


Erakusketa: 'Frida Kahlo, artista eta aktibista'
Martxoak 5-21, 18:00-20:00 — Oxford aretoaDonostiako Aiete Kultur Etxeak ekoitzitako erakusketa hau, aukera paregabea da emakume aparta honen bizitza ezagutzeko, modu koloretsu eta artistikoan. Proiektu honetarako, Aitziber Alonso donostiarrak Fridaren biografian oinarritutako ilustrazioak egin ditu, eta gainera, Londreseko Victoria and Albert museoan, 2018ko erakusketa baterako egin ziren Kahloren artelanen erreprodukzioak daude erakusgai.

Aurkezpena: Dagaz, Dantza Garaikideko Zaleen sarea
Martxoak 7, igandea, 11:00-12:30. Izena eman behar da. — TorreberriDagaz sarearen aurkezpena Zumaian: dantza garaikideko zaleei zuzendutako sareak aukera emango du dantza publiko berezia izateko, edo baita dantza egiteko ere. Informazio saioa Torreberrin izango da. Info+ eta izen-ematea: dagaz@dantzaz.eus

Hitzaldia: 'Zumaian eguzki energia sortzeko proposamena'
Martxoak 9. 18:30 — Aita Mari zinema'Aldaketa garaia da' izenburupean trantsizio energetikoan sakontzeko aukera izango da Aita Mari aretoan otsailaren 23an, martxoaren 2an eta martxoaren 9an. Azken saioan Zumaian eguzki energia sortzeko proposamena aurkeztuko da.

'Euskara eta musika: Ahots berriak eztabaida zaharretan', Jurgi Ekiza, Amancay Gaztañaga eta Uxue Iturrate 'Ningra'
Martxoak 10, asteazkena, 18:30 — AITA MARI ANTZOKIAJurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Uxue Iturrate (Ningra) musikarien hitzaldia, 'Euskara, bestela ez gara' zikloan. Izen-emateak: euskara@zumaia.eus // 943865025 (616 luz.)

Zine forum: 'Sin señas particulares'
Martxoak 11, osteguna, 19:00 — Aita Mari zinemaZuzendaria: Fernanda Valadez

Antzerkia haurrentzat: 'Alpha', Ganso & Cia
Martxoak 14, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, martxoak 6 larunbatetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaAlpha: lo egiteko ordua. Kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une berezi horretan, bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.

Hitzaldi ilustratua:'Sorgin ehiza Euskal Herrian', Asisko Urmeneta + Helena Xurio
Martxoak 18, osteguna, 18:30 — Oxford aretoaAsiskok, bere ohiko marrazkien bidez, eta nola ez, modu umoretsuan, gure lurraldean gertatu zen "sorginen" fenomenoaz hitzegingo digu; guregana iritsi zaigun kontaketaren aurrean, benetan gertatu ziren gertakizunak azalduko dizkigu. Izena eman behar da, martxoaren 15etik alondegia@zumaia.eus // 943861056 (09.30-12:30)

Zine forum: 'Amazing Grace'
Martxoak 25, osteguna, 19:00 — Aita Mari zinemaJ.B.A. Zuzendariak: Alan Elliot eta Sydney Pollack.

Kontzertua:'Lurra eta bidea', Maria Berasarte
Martxoak 26, ostirala, 19:00. Sarrerak 9.5€/6€, martxoak 20 larunbatetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokia'Lurra eta Bidea' Maria Berasarteren proiekturik pertsonalena eta originalena da. Bertan, beste musika estilo batzuetara joan-etorriko bidaia egin ondoren, bere euskal sustraietara itzuliko da kantaria, eta musikari apartez inguratuta gainera: Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Jamixel Bereau.

Antzerkia haurrentzat:'Etxean', Potx eta Lotx
Apirilak 18, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, apirilak 10 larunbatetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaPotx eta Lotx beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Baina oraingoan etxean gelditu beharko dute. Zer egingo ote dute pailazo bihurri hauek?