Iradokizunak eta kexak
Zumaiako udalarekin harremanetan jarri nahi baduzu, zure iradokizunak edo kexak plazaratzeko, bete ezazu, mesedez, beheko orria. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko zure laguntza eta konfidantzarengatik.
Zure kalean, auzoan edo udal eraikinetan antzematen dituzun matxurak, kontu txikiak edo hobekuntza proposamenak jakinarazteko bide zuzena duzu honakoa. Zure mezua udal langileek jasoko dute, eta dagokion sailera bideratuko dute, ahal bezain pronto arazoa konpontzeko edo ekarpena bideratzeko.
Zertarako da? |
|
Zertarako EZ da? |
|
Kalean edo espazio publikoan ikusitako matxurak edo arazoak jakinarazteko: farolak, espaloiak, seinaleak, altzari urbanoak… Mantentze-lanak edo konponketa txikiak egitea eskatzeko Oharrak edo hobekuntza proposamenak bidaltzeko |
|
Larrialdi edo arrisku egoerak jakinarazteko (larrialdietan, deitu 112ra; arrisku egoerak antzemanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin) Kexa formalak, erreklamazioak edo espediente administratiboak egiteko (horiek Udaleko ohiko erregistroaren bidez egin behar dira) |

