Harpidetu buletinera

Berdintasun Foroa ostegunean

2019/04/02

Ostegunean, apirilak 4, 18:00etan, Alondegian izango da Berdintasun Foroa.

Geoparkeak 2019ko bisita gidatuen denboraldi berriari ekin dio

2019/04/02

Denboraldi berriari hasiera emanez, ia 40 lagunek parte hartu zuten atzo igandez Geoparkeak antolatutako doako irteera gidatuan. Geoparkea ezagutzeko 17 bisita gidatu desberdin daude aukeran, oinez edota itsasontziz; nabarmentzekoa da Deba eta Zumaia arteko itsas irteeren maiztasuna handitu egin dela, GR-121 ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat abiapuntura itzultzeko aukera bikaina. Geoparkearen webgunean – geoparkea.eus - kontsulta daiteke egutegi osoa eta erreserba online egin daiteke bertan.

«Udazaintza zerbitzurako» hezitzaileen aldi baterako kontratazio laboralak lehiaketa sistemaren bitartez egiteko deialdia

2019/04/01

2019ko Udazaintza Zerbitzurako hezitzaileak kontratatzeko deialdi publikoan parte hartzeko epea irekitzen da: apirilaren 2tik 21era bitartera arte (biak barne). Txanda bakarraren kasuan lan eginez gero, kontratuaren iraupena ekainaren 26tik uztailaren 12 arte (biak barne) izango da, edo, bi txanden kasuan lan eginez gero, ekainaren 26tik uztailaren 26arte (biak barne). Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da.

Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz

2019/04/01

Urtez urte errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopuruak gora egiten du, eta % 25eko langa gainditzea izango da 2019ko kanpainaren helburua. Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: Autolikidazio proposamena, mekanizatua, internet bidezkoa eta aitorpena euskaraz egiten lagunduko dizute Zumaian AM aholkulariak, Unanue aholkulariak eta Zumai aholkularitza.

Gaur egin da udal batza aretoan hauteskundeetarako mahaien zozketa

2019/04/01

Gaur goizeko 8etan, Zumaiako Udalaren udal batza aretoan, egin da apirilaren 28an ospatuko diren Gorte Nagusietarako hauteskunde mahaien zozketa

Albiste gehiago…

Oharrak

Santelmo eta sanpedroetan postuak jartzeko baimendutako lagunen zerrenda osatu da

Informazio gehiago hemen

Zumaiako eleaniztasuna jasotzeko deialdia.

Informazio gehiago hemen

Tramiteak Tramiteak

Udaleko agiriak eskatu online: Zerbitzu telematikoak

Parte hartu Parte hartu

Bidali zure ideiak edo iradokizunak, edo lagundu webgunea hobetzen. Idatziguzu.

Lan eskaintza Lan eskaintza

Udalaren lan-eskaintza publikoa ikusi hemen.