Asteazkenean hasiko ditu Udalak Moilaberriko zubia konpontzeko lanak

2017/09/29

Hobekuntza lan horiek direla eta, zubia itxita egongo da 3 astetan zehar.

Gaur egun Moilaberriko zubiak duen egoera ikusirik, hori hobetu eta herritarren eskaerei erantzuna emate aldera, datorren asteazkenean, hilak 4, ekingo die Udalak hura konpontzeko lanei. Horretarako, zubiko egurrezko xafla guztiak aldatuko ditu.

Lan horrek 3 aste inguru iraungo duela adierazi du Udalak, ondorioz, bien bitartean, zubia itxita egongo da oinezkoentzat.

Barkatu eragozpenak.