GORPUZKINAK ATERATZEN, DUINTASUNAK BERRESKURATZEN ERAKUSKETA BERRIA ALONDEGIAN

2017/01/10

Urtarrilaren 11etik 22ra bitartean ikusgai egongo da Oxford aretoan Gerra Zibilaren garaiko hobiei buruz egin den ikerketaren inguruko erakusketa.

Zumaiako Udalak abian du dagoeneko, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, herriko oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua. Honen baitan hainbat ekintza eta ekimen burutu dituzte eta oraingoan, Gerra Zibilaren garaiko hobiei buruz egin den ikerketaren inguruko erakusketa antolatu dute Alondegian, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen izenpean, erakusketak gorpuzkinak lurpetik ateratzeko prozesuaren alderdi zientifikoa eta giza alderdia erakutsiko ditu argazki bidez, pertsona desagertuen senideei arreta berezi eskainiz.

Erakusketa ikusgai egongo da Alondegiko Oxford aretoan urtarrilaren 11etik 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 17:00tik 20:00ra.