650 corredores/as y un buen número de voluntarios/as harán posible la 15º edición del Flysch Trail
Un año más, el 6 de octubre, Zumaia se sumergirá en el ambiente deportivo y festivo con la decimoquinta edición del Flysch Trail. La principal novedad de este año es el impulso al compromiso con el medio ambiente, ya que la carrera se ha sumado a la "etiqueta verde". Esta iniciativa, además de fomentar el entorno y el respeto al resto de deportistas, busca llevar a cabo un proyecto ético que defiende la sostenibilidad, la convivencia y la igualdad como valores centrales.
Igande honetan, urriaren 6an, ospatuko da Zumaian Flysch Trail lasterketaren hamabosgarren edizioa, eta aurten 650 korrikalari bilduko dira bi ibilbideetan: 23,6 kilometroko lasterketa nagusia 09:30ean abiatuko da, eta 13 kilometroko proba motza 10:00etan. Santa Klara nekazaletxean egindako aurkezpenean elkartu ziren joan den ostegunean Aitor Manterola Kirol zinegotzia, Ana Mari Eizagirre ekoizlea eta Landaolako lehendakaria, Azahara Dominguez Gipuzkoako Aldundiko Turismo diputatua, Iñaki Ostolaza alkatea, Maite Egaña Berdintasun zinegotzia, Mikel Aranberri Caja Ruraleko ordezkaria eta Karlos Del Pilar antolatzailea. Horiek guztiek eskerrak eman dizkiete lur jabeei, baserritarrei, boluntarioei, babesleei eta proba posible egiten duten guztiei, baita iaz arte lasterketa antolatu zuen elkarteari ere.
Aitor Manterola kirol zinegotziak azaldu zuenez, aurten lasterketa “etiketa berdearekin” egingo da, ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromisoa bermatzeko. Etiketa Berdea kirol proben balioak indartzeko eta norabide etikoa mantentzeko sortu zen proiektu bat da, eta, antolatzaileen esanetan, erabat egiten du bat Flysch Trailak sustatu nahi dituenekin.
“Etiketa berdea ez da soilik aitortza bat; inguruarekiko eta hurkoarekiko errespetuzko jarrera eta konpromisoa adierazten duen lasterketen aldeko manifestua da”, azaldu du Aitor Manterola kirol zinegotziak. Bere hitzetan, Flysch Trailak jarrera arduratsua izan nahi du jasangarritasunaren alorrean, ondorengoei mundu hobe bat uzteko helburuarekin. Hori dela eta, lasterketaren inpaktua gutxitzeko neurri bereziak hartuko dira, hala nola korrikalarientzako informazio saioak, hondakinak gutxitzeko protokoloak eta gune naturaletan zuhurtziaz jokatzeko jarraibideak.
> Informazio gehiago
Ingurumenarekiko eta lehen sektorearekiko konpromisoa
Etiketa berdearen balioak zabaltzeaz gain, eta, balio horiekin erabat bat eginez, Flysch Trailek tokiko ekoizleei ere babesa emango die beste urte batez. Sariak eta korrikalarientzako poltsak herriko produktuekin beteko dira, eta bertako ekoizleen produktuak sustatzeko ekimen bereziak antolatuko dira. Horrez gain, parte-hartzaileei garraio publikoa erabiltzeko deia luzatu zaie, Zumaia eta inguruko naturguneak babesteko. “Ez da soilik kirola egitea; gure komunitatearekin eta ingurumenarekin lotura estua duten balioak transmititzea ere bada helburua”, nabarmendu du Manterolak.
Azahara Domínguez Gipuzkoako Aldundiko Turismoko diputatuak nabarmendu du Flysch Trail bezalako ekimenek garrantzi handia dutela, Gipuzkoak erakutsi nahi dituen balioekin bat egiten dutelako: “Kirol froga hau ezin hobeto egokitzen da Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentutik transmititu nahi ditugun balioetara. Asko dugu oraindik munduari erakusteko eta horretarako bilatzen dugun turista profilera erakartzen lagunduko diguten hau bezalako ekimenak behar ditugu: ingurunea eta bertako biztanleak errespetatzen dituztenak, eta Gipuzkoa zer den, gure kultura, tradizioak eta historia ezagutzeko interesa dutenak”.
Emakumeen parte-hartzean igoera nabarmena
Maite Egaña berdintasun zinegotziak, bestalde, emakumeen parte-hartzea azpimarratu du. Aurten emakumezkoen kopurua %30era igo da, eta proba motzaren kasuan, emakumezkoak parte-hartzaileen %45 izatera iritsi dira. Datu esanguratsuak dira horiek, eta, argi erakusten dute probaren izaera herrikoia sustatzeak sortzen dituen emaitzak.
Egañaren esanetan, igoera horretan erabakigarria izan da proba motza egiteko aukera sortu izan; proba horretan % 45 dira emakumezkoak. “Emakumeen parte-hartzea sustatzeko egindako saioek fruituak eman dituzte, eta horrek erreferenteak sortzen laguntzen du”, azaldu du Egañak. Horiek horrela, hurrengo urteetan ere ildo berean lanean jarraitzeko konpromisoa agertu zuen Maite Egañak, Zumaiako Udalaren izenean.
Probaren ostean, festa
Lasterketaren ondoren, parte-hartzaile eta boluntarioentzako festa giroan jarraituko dute. Eusebio Gurrutxaga plazan karpa bat ezarriko da, eta bertan jan-edanaz gozatzeko aukera izango dute. Musikaz girotuta, korrikalariek eta boluntarioek atseden hartzeko eta lasterketaren esperientziaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute.
Helburua da lasterketa eta gero korrikalari zein boluntarioentzat ospakizun momentu bat sortzea, horiek guztien parte hartzea eskertzearekin batera.