Euskal jai eguneko bazkarirako txartelak salgai
Ostiralean Euskal Jaia ospatuko da Zumaian eta dagoeneko Herri Bazkarirako txartelak Turismo Bulegoan daude salgai: helduak 8€ eta haurrak (12 urte arte) 4€
Aurten BM supermerkatuaren osagaiekin prestatuko da Herri Bazkarirako paella. Jarraian egitarau osoa:
ABUZTUAK 11, OSTIRALA:
10:00 Baserriko gaien azoka
3 Taula txalapartarien saioa
10:30 Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak
11:00 Inpernupeko Joaldunak
11:30 Zutrik taldearekin trikiti doinuak
12:00 Kofradian eta 12:30 Udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Unai Agirre eta Iker Zubeldia
14:30 Herri bazkaria
Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin
17:00-21:00 Amaiako plazan puzgarriak BMren eskutik
18:00 Beheko plazan Ttipika dantza gidatuak
Ordu berean Erkibe kultur elkartearen esku taloak
18:30 Amaiako plazan dantzaldia Joxe Mendizabalekin
19:00 Beti Jai Fanfarrearen kalejira
Ordu berean plazan, sagardo dastaketa
23:00 Kofradian, erromeria Ezten Giro taldearekin



