Ostiral honetan izango da Euskal Jai eguna

Aug 11, 2010

Egun hori aurrera eramateko laguntza behar du Udalak.

 

Ostiral honetan, hilak 13, egingo da Zumaian Euskal Jai Eguna. Goizean goizetik hasita izango ekitaldiak herrian. 10:00etan hasita Hala gera albokariak, Iturengo joaldunak, Ugarte anai txalapartariak eta Txikitxas bikoteak emango die hasiera festei. Ondoren, artisau azoka egingo da Alde Zaharrean.

Urtero bezala, 14:30ak aldera bazkari herrikoia egingo da Beheko Plazan, eta bazkarirako txartelak salgai daude Turismo bulegoan.
Euskal Jai egunean egingo diren hainbat ekitaldi antolatzeko jendea behar izaten da, eta Zumaiako Udalak jendea behar du bazkari herrikoian bazkaria zerbitzatzeko. Arratsaldean egingo den sagardo dastaketarako prestaketa lanetan laguntzeko, eta dastaketa unean sagardoa ateratzen aritzeko ere behar da laguntza.

Lan horietan laguntzeko prest dauden herritarrak Foronda Kultur etxean eman behar dute izena.

Egitaraua:

10etan:  Hala Gera albokariak, Iturengo Joaldunak, Ugarte Anaiak txalapartariak, Trikitxas bikotearen trikiti doinua.
10:00etatik 14:00etara : Alde Zaharrean, artisauak eta elikagai postuak
12:00etan: balkoitik balkoirako Bertso Saioa  Sanjuaniturrin: Iratxe Ibarra eta Jexus Mari Irazu.
13:00etan: Upela plazatik irtenda, Zumaiako kantuzaleen kalejira
14:30ean: Beheko plazan,  Bazkari Herrikoia: paella erraldoia. (Txartelak salgai Turismo bulegoan abuztuaren 5etik aurrera)
18:00etan hasita  Eusebio Gurrutxaga plazan erromeria eta sagardo dastaketa.
 Erkibe elkarteak antolatuta, talo jana.
18:30ean hasita, Baionako Koxeguy txarangaren kalejira.
22:30ean, Beheko plazan, erromeria Kupela taldearekin