Udalbatzak ez ditu onartu 2010eko aurrekontuak

15/03/2010

Joan den ostiralean ospatu zen udalbatzarra, eta besteen artean, 2010eko aurrekontuen hasierako onarpena eztabaidatu zuten.

 

Udal plenoak ez ditu ontzat eman 2010eko udal-aurrekontuak. Iragan den ostiralean, martxoak 12, egin zuten ezohiko plenoan eztabaidatu zuten gaia eta Udal Gobernuak (4) eta Aralar-Alternatiba (2) koalizioak alde bozkatu zuten arren, aurrekontu proposamenaren aurka agertu ziren EAJ (4), PSE-EE (2) eta Pilar Etxabe (1) zinegotzia.

Aurrekontuekin batera, honakoak izan ziren ostiraleko plenoan eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak:

1- Hirigintza: Ibien udal ordenantzaren aldaketa onartu zen aldeko 11 botorekin (EAJ 4, Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 2 eta Pilar Etxabe 1). Zinegotzi bat abstenitu egin zen (PSE-EE 1).

2- Pertsonala: Aldeko sei botorekin onartu egin zen Giza Baliabideen arrazoizko erabileraren antolakuntzarako programa (Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 2). Besteek abstentzioa bozkatu zuten (EAJ 4, PSE-EE 2, Pilar Etxabe 1).

3- Ogasuna: 2010 ekitaldirako aurrekontu orokorrak ez ziren ontzat eman. Seik alde bozkatu zuten (Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 2), eta zazpik aurka (EAJ 4, PSE-EE 2, Pilar Etxabe 1).