ANTZEZLANEZ JOSITAKO UDABERRIA ZUMAIAN

2017/04/05

Apirila eta maiatza bitartean 6 emanaldi eskainiko dira eta horrez gain Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz pianojolearen kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

Udaberria ekintzez josita iritsi da Zumaiara eta horien artean, nabarmen dira antzezlanak. Zehazki 6 obra ezberdin ikusteko aukera eskainiko du Udalak apirila eta maiatza bitartean.

Lehena, datorren ostiralean izango da, hilak 7. Txalo produkzioaren eskutik, "Jainko Basatia" antzerkia eskainiko da Aita Marin, gaueko 22:00etan. Aktore nagusien artean Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Mikel Laskurain eta Tessa Andonegi egongo dira,  Begoña Bilbaok zuzenduta.

Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartu dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai (6€/9€).