EAJ alderdia izan da Udal eta Foru hauteskundeetan bozkatuena

2015/05/26

Udal eta Foru hauteskundeetan, bietan, EAJ alderdiaren zerrenda izan da bozkatuena Zumaian. Gaurko, Udal hauteskundeetan, %66, 40koa izan da parte hartzea eta EAJ izan da lehen indarra 2.155 botorekin. Bigarren, EH Bildu izan da 2.077 botorekin eta hirugarren PSE-EE 490 botorekin. Beraz, EAJ eta EH Bilduk seina zinegotzi izango dituzte hurrengo agintaldian eta PSE-EEk 1. Foru hauteskundeetan, Foru Aldundiak emandako datu ofizialen arabera, abstentzioa %33,52koa izan da. Botoei dagokionez 1.906 boto jaso ditu EAJ-PNV alderdiak (%38,73). EH Bilduk 1.820 (%36,99) eta PSE-EEk 490 (%9,95) boto eskuratu ditu.