EDGAR RODAS ARGAZKILARIAREN ERAKUSKETA IKUSGAI ALONDEGIAKO OXFORD ARETOAN

2017/01/24

“Mi alma grita así” deituriko argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 27tik otsailaren 12ra bitartean. Bertan, besteak beste, Guatemalan ateratako argazkiak edota eraikin ezberdinei egindakoak erakutsiko ditu argazkilariak.

Datorren ostiralean, hilak 27, “Mi alma grita así” deituriko argazki erakusketa berria zabalduko da Alondegiako Oxford aretoan.  

 Egilea Edgar Rodas arkitekto eta argazkilari guatemalarra da. Rodasek, afizio eta denbora pasa gisa ekin zion argazkilaritzari eta urteak aurrera egin ahala, bere ogibide bilakatu da arkitekto lanarekin batera.

 Azken urteotan hainbat erakusketa egin ditu munduan zehar, hala nola Minneapolisen, Guatemalan, Bilbon… Horrez gain, bere jaioterrian hainbat sari ere irabazi ditu.

 “Mi alma grita así” deituriko erakusketaren bitartez, bere begiek ikusten dutena islatu nahi izan du egileak. Horretarako, besteak beste, bere ibilbidean zehar Guatemalan ateratako argazkiak edota ate eta eraikin arkitektoniko ezberdinei egindakoak erakutsiko ditu datozen egunotan.

 

 Erakusketa ikusgai egongo da otsailaren 12ra arte ondorengo ordutegian: 

 -          Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00

-          Asteburuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

 Egilearen inguruko informazio gehiago aurkituko duzu http://acertijoed.wixsite.com/edgar-rodas webgunean.