Euskal Jai Egunean lan egiteko deialdia

2015/06/15

Abuztuaren 7an ospatuko den Euskal Jai Egunean lan egiteko prest dauden elkarteek ekainaren 22tik uztailaren 6ra bitartean izango dute Alondegian izena emateko epea.

 

Abuztuaren 7an ospatuko da, aurten, Euskal  Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango ditugu, eta, bietan, taldeentzako moduko lana izatea aurreikusi da.

 

BAZKARI HERRIKOIA ZERBITZATZEA: talde batentzat lana

Lan horretako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karparako sarrerak zaintzea, eta ondorengo txukuntze eta jasotze lanak egitea.

Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.


SAGARDO DASTAKETA

10 sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira.

Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren  eginbeharreko lanak egitea.

 

IZENA EMATEKO EPEA: ekainaren 22tik uztailaren 6a bitartean, Alondegia kultur etxean. 943861056 / kultura@zumaia.eus  

Izen ematearen arabera taldeei bilera deia egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.

 

Nor aurkez daiteke?

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko osatutako elkarteak.

Elkarte horiek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).

Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat Sagardoa banatzeko orduan, adin nagusiko pertsonak izan beharko dute.