Leticia Gaspar izan da XVI. kaleko pintura lehiaketaren irabazlea

2017/08/16

Guztira 36 lagunek hartu dute parte lehiaketan eta epaimahaiak aukeratutako lan onenak ikusgai egongo dira gaurtik irailaren 3a arte Alondegiako Oxford aretoan, arratsaldero, 18:30etik 20:30era.

Zumaiako kaleak korole eta pinturaz jantzi ziren atzo XVI. kaleko pintura lehiaketa ospatzeko. Guztira 36 margolari aritu ziren (23 heldu eta 13 haur) Zumaiako kaleetan barrena herriko bazter eta paisaia esanguratsuenak margotzen.

Lan guztiak 14:00etako bildu ziren eta bazkari herrikoiaren ostean, 18:30ean, sari banaketa egin zen Alondegiako Oxford aretoan. Valentin Manterola, Paco Hernandez, Julian Eguiguren, Olatz Goiburu eta Eduardo Alsasua margolariak izan ziren epaimahai, azken hau, duela bi edizioko lehiakearen irabazlea, hain zuzen.

Saridunak:

  • Lehen saria: Leticia Gaspar
  • Bigarren saria: Raimundo Argos
  • Zumaiar onenaren saria: Ainara Lazkano

16 urtetik beherakoen atalean:

  • Gaztetxoen saria (12-16 urte bitarte): Paula Alamillos
  • Haurren saria (12 urte bitarte): Iera Urkidi

 

Erakusketa Oxford-en:

Aurkeztutako lanekin epaimahaiak aukeraketa bat egin du eta horiek ikusgai egongo dira Oxford aretoan gaurtik irailaren 3a arte, arratsaldero, 18:30etik 20:30era.