Martxan da udal webguneko "inkestak" atal berria

2017/10/16

Bertan Udalak abian dituen inkestak kontsultatu eta egiteko aukera izango duzu. Une honetan, esaterako, bi dira Udalak martxan dituen galdetegiak: aparkamenduaren erregulazioaren ingurukoa bata eta aurrekontu parte-hartzaileena bigarrena. Animatu betetzera! Ez ahaztu horretarako ezinbestekoa izango dela beti NAN edo AIZ bidez identifikatzea. Inkestak Udala deituriko atalpean topatuko dituzu: http://zumaia.eus/eu/udala/inkestak