MARTXAN DA ZUMAIAKO XXIX. ARGAZKI LEHIAKETA

2017/04/12

Aurten iaz hil zen Joxe Juan Azkue argazkilari eta Distira elkarteko kidearen oroimenez egingo da lehiaketa.

Dagoeneko abian da Zumaiako Udalak eta Distira argazki elkarteak antolatutako txuri beltzeko XXIX. argazki lehiaketa. Aurten iaz hil zen Joxe Juan Azkue argazkilari eta Distira elkarteko kidearen oroimenez egingo da lehiaketa eta gaia arkitektura izango da.

Argazkiak ohikoa den bezala Alondegian jasoko dira eta irudiak aurkezteko epea utzailaren 3a izango da. Halaber, jasotzen diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Alondegian bertan uztailaren 28tik abuztuaren 15era. 

Irabazleak epaimahai bidez erabakiko dira eta uztailaren 28an emango dira jakitera.

Sariak:

1.- 500€ eta garaikurra

2.- 300€

3.- 200€

- Zumaiako onenari saria: 250€

Horrez gain, Euskal Herriko lehen hiru sailkatuak Argizaiola lehiajetaren finalerako sailkatuko dira.  

OINARRIAK IKUSGAI HEMEN