Ostegunean zabalduko da Aita Mari aretoa

2017/10/31

Urrian zehar egindako intsonorizazio lanen ostean, zine-forum saioarekin zabalduko ditu ateak Aita Mari aretoak. Lan horiek helburu izan dute bertakoakustika hobetu eta inguruko bizilagunen eskaera eta beharrei erantzuna ematea, aretoko soinua dela-eta kexu baitziren.

Hilabete itxita egon ondoren, ostegunean zabalduko ditu berriro ateak Aita Mari aretoak udazkeneko programazio indartsu bati helduz.

Ohiko zine-forum saioak emango dio hasiera programazio horri eta lehen saioan Estiu 1993 (Verano 1993) filma eskainiko da gaueko 22:00etan. Asteburuan, aldiz, azaroaren 3tik 6ra bitartean, alegia, Handia filma ikusteko aukera izango dute zumaiarrek ohiko ordutegian: 

  • Ostirala: 22:15
  • Larunbata: 19:30 / 22:15
  • Igandea eta astelehena: 19:30

Datorren astetik aurrera udazkeneko antzerki zikloari jarraipena emango zaio , kasu honetan, "Muxua" antzezlanarekin. Obra hori arratsaldeko 15:30ean eskainiko da.

Antzerki eta zine-forum saioen informazio gehiago