Udal Larrialdi Planaren barruan larrialdi egoerei erantzuteko boluntario taldea osatu eta errefuxiatuen inguruko informazioa emateko bilera egingo da hilaren 28an

2015/09/18

Irailaren 28an, 19:00etan egingo da bilera, eta herritar norbanakoei zein eragile sozialetako ordezkariei dei egiten zaie bertan parte hartzeko. Bileran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan edota Gizarte Zerbitzuetako bulegoan (9:00etatik 14:00etara).

2014ko urriaren 30eko plenoan onartu zen Udal larrialdietarako plana. Gutxiena espero denean gerta ohi dira larrialdi egoerak. Eta horiei era koordinatu batean erantzutea da plan horren helburua. Horretarako, arlo eta maila desberdinetako arduradun eta herritarrek osatutako taldea osatu nahi da.

Larrialdi egoerak, arrazoi naturalen, nahiz gizakien akatsen ondorioz suerta daitezke. Batzuk identifikatzeagatik aipatu daitezke lur –higidurak edota lurrikarak, uholdeak, suteak, galerna, industria edo teknologi jarduera arriskutsuetatik sortuak, trafiko edo herri-garraioen ondorioz gertatuak, jendetza handiak biltzetik gerta daitezkeenak...

Horrelako larrialdi egoerei modu egokian erantzuteko, lehendabizi, herri prebentzio jarduerak bultzatu behar dira. Hau da, prebentzio eta sentsibilizazio lana egin behar da arriskuen berri eman eta horiek ekiditeko bideak azalduz.

Egoera horien aurrean baliabide egokiak izan ditzagun, Zumaiako Udalak larrialdi plana bultzau du, honako helburuekin:

    • Udalerriko arriskuak eta elementu ahulak identifikatu eta aztertzea
    • Prebentzio-neurriak zehaztu eta antzemandeko arriskuak sahiesteko edo gutxitzea
    • Biztanleei hartu beharreko babes neurriei buruzko argibideak ematea
    • Udal eremuan larrialdietako eskuhartzeko antolamendu-egitura eta jardunbideak eratzea. Eta herritarren laguntza-boluntarioen bitartez udal taldeen antolamentu egoki txertatzea

Larrialdi egoeren aurrean, talde desberdin aktibatu eta zuzendu behar dira; planaren zuzendaria, larrialdia ebaluatzeko batzordea eta aholku batzordea, udal ekintza-taldea, udalaz gaindik dauden baliabide espezializatuak eta nola ez honelako egoeretan,  herritar boluntarioek osatutako taldearen beharra ezinbestekoa izaten da.

Horren aurrean, larrialdi plana bere osotasunean osatzeko herrian boluntario sarea sortu nahi da. Hori horrela, larrialdi egoeren aurrean boluntario lana egin nahi duten herritarrei, banaka  edo Zumaian eratuta dauden elkarteko ordezkariei dei egiten zaie datorren irailaren 28an arratsaldeko 19:00etan egingo den bileran parte hartzeko.

Bileran parte hartu nahi duten herritarrek, aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan edota udal gizarte zerbitzu bulegoan. Goizeko 09:00etatik 14:00 etara bitartean irailaren 25a baino lehenago.

Parte hartzaileen kopuruaren arabera zehaztuko da bilera tokia.

Aldi berean, bileran azalduko dira errefuxiatuek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean Udaletik administrazio desberdinekin egin diren gestioak.