Zumaiako Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor poligonoetan zuntz optikoa hedatzeko bertako enpresa eta industriei zuzendutako jardunaldi informatiboa egingo da

2017/07/14
Bilera hori datorren ostiralean egingo da, hilak 21, goizeko 09:00etan Alondegiako Oxford aretoan.

Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor industrialdeen lehiakortasuna sustatzeko helburuz, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari gara Zumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea, industrialde horietan fibra optikoa hedatzeko lanketa egiten.

 Horrenbestez, jardunaldia antolatu dugu industrialde horietako enpresentzat, gai horren berri emateko:

 Gaia: Zuntz optikoaren hedapena Zumaiako industrialdeetan.

  • Data: Uztailaren 21a (9:00etan)
  • Lekua: Oxford Aretoa, Zumaiako Kultur Etxea.
  • Izena emateko: baieztatu zuen parte hartzea mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: harrera@urolakosta.eus

 

Bilera horretan EUSKALTELek eta SPRIk zuntz optikoaren hedapenaren inguruko informazioa eskainiko dute.