Zumaiako Mintzalagun egitasmoak euskaldun zaharrak behar ditu

2015/11/26

Astean ordubetez, euskara praktikatu nahi duten herritarrekin, talde txikian, euskaraz aritzeko euskaldun zaharrak behar dira bi talde osatzeko. Animatu eta lagundu Zumaian euskaraz aritzeko!

Mintzalagun egitasmoak euskaldun zaharrak behar ditu herriko bi talde osatzeko; beraz, dei egiten diegu herriko euskaltzaleei izena eman eta programan parte hartzeko; eskatzen den konpromisoa txikia da: astean ordubetez, euskara praktikatu nahi duten herritarrekin, talde txikian, eta haiekin euskaraz aritzea. Edozein euskaldunek egin dezake, eta ez da behar ikasketa edo gaitasun berezirik; lagun arteko hizketa da mintzalaguneko kideek landu nahi dutena.

 

Lehen taldea  astearte edo ostegunetan elkartuko da arratsaldeko 7etatik aurrera.

Bigarren taldea ostegunetan arratsaldeko 5etan.

 

Beraz, ordubetetxo hori libre baduzu, euskara maite baduzu eta euskarari bultzadatxo eman nahi badiozu...

 

ANIMATU ETA IZENA EMAN!

EUSKARAK BEHAR ZAITU!

 

Informazio gehiago:

  • Mintzalagun egitasmoa: Tfnoa: 625 485 215  E-posta: urolakosta@aek.org