Su egurra, herritarren eskura
Udalak Aita Mari auzunetik zuhaitz bat kendu behar izan du, egoera txarrean zegoelako. Bertatik ateratako egurra herritarrek jaso dezakete, Artadiko bidean dagoen harri-koskorreko aparkalekuaren sarreratik.
Udalak herritarren eskura jarri du Aita Mari auzunetik kendutako zuhaitz batetik datorren egurra. Zuhaitza egoera txarrean zegoen, eta horregatik kendu da zegoen lekutik. Egurra txikitu ondoren Artadiko bidean dagoen harri-koskorren aparkalekuan utzi du Udalak, herritarrek aprobetxatu dezan.
Hori horrela, Udalak herritarren eskura jartzen du su egurra, berogailu-beharretarako erabiltzeko. Halaber, herritarrei eskatzen die arduraz hartu dezatela egurra, ahalik eta herritar gehienek baliatu dezaten.