Zein behar eta proposamen ditugu herritarrok?

Noiz
Martxoak 29. 18:00
Non
Oxford aretoa

Zumaiako Udalak 2023ko eta 2024ko udal aurrekontua herritarren artean eztabaidatu eta erabakitzeko partaidetza prozesua abiatu du.

Martxoaren hasieran Zumaiako Udalak galdera luzatu zien herritarrei: 'Zer egingo zenuke Zumaian 500.000 eurorekin?'. Izan ere, 2023 eta 2024ko aurrekontuetan herritarrek aukeratutako proiektuak txertatuko dituzte. Dagoeneko jaso dituzte 20 proposamen inguru, herrian zehar jarritako postontzietan zein partaidetza webgunean. Proposamen eta ideiak aurrez aurre ere jasotzeko aukera izango da, ordea. Hiru saio ireki egingo dituzte martxoan zehar, eta bi egunez, aurrez aurre proposamenak jasotzeko postua egongo da Saregile plazan.

Informazio gehiago:
Eskuorria
partaidetza.zumaia.eus


Proposamenak egiteko epea zabalik, martxoaren 31ra arte

Lau aukera daude proposamenak egiteko:

  • Orria bete eta postontzietako batean uztea. Udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Gizarte Zerbitzuetan eta Oikiako eskolan jarri dituzte positontziak.
  • Kalean egongo diren standetara hurbiltzea. Martxoaren 11n eta 25ean Saregile plazan egongo da horretarako aukera, 11:00etatik 13:00era eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Saio irekietan parte hartzea. Martxoaren 15ean, 24an eta 29an saio irekiak egingo dituzte Alondegiko Oxford aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
  • Proposamenak online egitea, partaidetza.zumaia.eus webgunean.