ZAHARTZAROAN ETA MENPEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEN ZAINTZA LANAK AZTERTZEKO IKERKETA BEKA EMAN DU UDALAK

2016/08/09

Ainhoa Narbaiza Irizar izan da bekaren irabazlea eta 6 hilabeteko epea izango du bere proposamena aurrera eramateko

Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak eman berri du ekainean martxan jarri zuen ikerketa beka. Horiek horrela, Berdintasun zinegotzi eta teknikariek, Berdintasun Foroko kideek, Gizarte Zerbitzuetako arduradunak eta ikerketa feministan aditua den pertsona batek osatutako epaimahaiak, proposamenak jaso eta aztertu ostean, Ainhoa Narbaiza Irizar izendatu dute bekaren irabazle. Narbaizak, 6.700€ko diru laguntza jasoko du eta gehienez, 6 hilabeteko epea izango du ikerketa lana burutzeko.

Beka honek, helburu du zahartzaroan eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei Zumaian eskaintzan zaizkien zaintza lanak nolakoak diren ezagutu eta aztertzea, modu honetara, lan hauen inguruko ezagutza integrala lortzeko eta etorkizunera begira, erronkak hauteman eta zumaiarren bizimodua hobetzeko.