Oikiako saneamendu lanak hasi ditu Udalak

2021/07/13

Lanek sei asteko iraupena izango dute, eta tarte honetan itxita egongo da Pollos Oikina zenaren pareko aldapa. Oikiara sartu eta irteteko autobus geltokiko bidea erabili beharko da.

Zumaiako Udalak Oikiako saneamendu sarea berriztatzeko lanak hasi ditu gaur. Udalak 71.330 euro bideratuko ditu sarea berritzera, eta Asfaltados y Construcciones Morga enpresak sei astean egingo ditu beharrezko lanak.

Obra martxan dagoen bitartean itxita egongo da Pollos Oikina pareko aldapa. Oikiara sartzeko eta irtenteko autobus geltokiko sarbidea erabili beharko da.

Oikiako hondakin urak araztegira bideratzeko prozesua martxan

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoen URA Uraren Euskal Agentziak Oikia auzoko hondakin urak Zumaiako araztegira eramatea ahalbidetuko duen proiektua lizitatu du dagoeneko. Ur zikinak Oikiatik Zumaiara eramateko, Korta industrialdean dagoen kolektorera eramango dira.