Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroa larunbatean Keretxudin

2019/03/07

Baratzekideek ez ezik, herritar orok eman dezake izena ikastaroan. Martxoaren 20ean Furgobaratza izango da Keretxudin eta landare ekologikoa erosteko aukera izango da bertan.

“Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak” ikastaroa egingo da Keretxudin larunbatean. Ikastaro trinkoa izango da larunbatekoa, 9:30-13:30 ordutegian.

Ikastaroan izen-emateko esteka:

https://www.ekogunea.eus/eu/ekogunea/tailerrak-eta-aisialdia/3-33/

Ikastaroaz gain, martxoaren 20an, 18:00-19:30 ordutegian FURGOBARATZA egongo da Zumaiako Baratze Parkean. Furgobaratzak ez dira soilik baratzekideentzat eta nahi duen oro bertaratu daiteke.

Informazio guzti hauen berri zuzenean izan nahi duena, buletinera harpidetu daiteke. Baratze Parke Sareko buletinean harpidetzeko esteka Baratze Parke Sareko webgunearen behealdean dago:

https://www.ekogunea.eus/eu/ekogunea/baratze-parke-sarea/3-8/

Hemen ere baratzekideek eta baita interesa duen orok, harpidetza egiteko aukera du, jada egin ez badu.