Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea zabalik, otsailaren 17ra arte
Eskaera epea zabalik egongo da otsailaren 5etik 17ra.
Santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean salmenta postuak jartzeko baldintzak argitaratu ditu Zumaiak Udalak. Eskatzaile bakoitzari postu bakarra jartzea baimenduko zaio, eta gehienez 15 postu egotea baimenduko du Udalak. Interesdunek baimen eskaera orria beteta aurkeztu beharko dute udaletxean edo modu telematikoan, bestelako dokumenturik gabe. Bertan, garbi utzi beharko dute postua jartzeko ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.
> Eskaera aurkezteko epea: otsailak 5 - otsailak 17
Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Udalak zozketa egingo du martxoaren 1ean, eta martxoaren 4an baimendutakoen zerrenda argitaratuko du. Baimendutako eskatzaileek martxoaren 5etik 22ra bitartean baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten dokumentazioa eta ordain agiria aurkeztu beharko dituzte.