Hondartzak

Zumaiako kostaldea Itzurun eta Santiago hondartzek osatzen dute eta atal honetan, bi hondartza horien inguruko informazioa topatu ahal izango duzu, baita hondartzen erabilera edota ingurumen politikaren inguruko informazio osoa ere.

Honakoak dira Zumaiako hondartzen inguruan jakin beharrekoak:

  • Uda sasoian sorosle zerbitzua martxan, egunero 10:00etatik 20:00etara. Hondartzako segurtasuna bermatzeko horien jarraibideak errespetatzea ezinbestekoa da. 
  • Toldo zerbitzurik ez da izango aurrerantzean. Itsas maila gorantz doa azken urteotan, eta marea igotzean hondartzan leku gutxi gelditzen da. Hondartzaren erabilera ahalik eta handiena izan dadin, eta erabilera publikoa bermatzeko asmotan, toldo zerbitzurik ez da izango aurrerantzean.
  • Hondakinak hondartzen kanpokaldeak utzi beharko dira, behar bezala banatuta. Edukiontziak hondartzen sarrera eta irteeran kokatuta egongo dira, eta herritarren ardura izango da hondartzako egonaldian sortutako hondakinak berekin eramatea,  eta sarreran kokatutako edukiontzietan behar bezala banatuta botatzea.
  • Ibaian bainua hartzeko eremuak eta gomendioak. Urola ibaian bainua hartzeko hiru eremu baliztatuko ditu Udalak, eta ibaia erabiltzeko gomendioak jasotzen dituen eskuorriak banatuko ditu.
  • Itzurun eta Santiago, kerik gabeko hondartzak. Iaz jarri zen abian egitasmoa, proba piloto moduan. Aurten ere, hondartzetan ez erretzeko gomendio egiten dute Foru Aldundiak eta Udalak, herritarren osasuna eta ongizatea sustazeko helburuarekin. Horrez gain, hondartzan zigarrokinik ez gelditzea da helburua.
  • ISO 140001 ingurumen ziurtagiridun hondartzak. Aurten ere hondartzeko ingurumen kudeaketa sistemari dagokion ziurtagiriak mantenduko dituzte Zumaiako bi jondartzen. 

Zumaiako hondartzak

Zumaiako Udalak lortutako ziurtagiriak