Kimaketa lanetan pilatutako egurra hartu daiteke Garbigunean

2020/10/28

Aurten ere herritarren eskura jarri ditu Udalak herriko zuhaitzen kimaketa lanetan pilatutako enborrak. Egurra behar duten herritarrek doan eskuratu dezakete Garbigunean.

Pertsona bakoitzak gehienez metro kubiko erdia hartu ahal izango du, dagoen egurra herritar gehiagoren eskura ere egon dadin. Bilketaren inguruko argibide gehiago Garbigunean bertan jaso ahal izango dituzte interesdunek.