Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea zabalik, otsailaren 28ra arte
15 eskaera baino gehiago badaude, zozketa bidez banatuko dira baimenak.
Santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean salmenta postuak jartzeko baldintzak argitaratu ditu Zumaiak Udalak. Eskatzaile bakoitzari postu bakarra jartzea baimenduko zaio, eta gehienez 15 postu egotea baimenduko du Udalak. Interesdunek baimen eskaera orria beteta aurkeztu beharko dute udaletxean edo modu telematikoan, bestelako dokumenturik gabe. Bertan, garbi utzi beharko dute postua jartzeko ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.
> Eskaera aurkezteko epea: otsailak 10 - otsailak 28
Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eskatzaileen kopurua 15 baino gehiagokoa izango balitz, Udalak zozketa egingo du martxoaren 5ean, eta martxoaren 7an baimendutakoen zerrenda argitaratuko du. Baimendutako eskatzaileek martxoaren 10etik 28ra bitartean baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten dokumentazioa eta ordain agiria aurkeztu beharko dituzte. Baimena eskuratzen dutenek, bi jaietarako izango dute, hau da: San Telmo eta San Pedro jaietarako.