Energiaren Euskal Erakundearen bisita jaso du Zumaiak

2018/10/11

Aipatu erakundea Zumaian izan da gaur Urola bailarako udalerriek trantsizio energetikoaren bidean eta energia eraginkortasunaren alde egiten duten lana indartu eta balioan jartzeko. Ekitaldia Aitzuri pilotalekuan egin da eta bertan izan dira Zumaiako alkatea, Oier Korta, EVEko zuzendari nagusia, Iñigo Ansola eta bailarako hainbat alkate eta ordezkari.

Energiaren Euskal Erakundea Zumaian izan da gaur goizean Urola bailarako udalerriek trantsizio energetikoaren bidean egiten duten lana indartu eta balioan jartzeko.

Ekitaldirako Zumaia aukeratu da, gure herrian baitago, 2007az geroztik, Euskal Herri mailan dagoen eguzki energía instalazio handi eta garrantzitsuenetako bat, hain zuzen, Lubaki Kiroldegian. Edonola ere, ekitaldiaren helburua izan da, instalazio horretaz haratago, Urola bailaran eta kasu honetan Zumaian, energia eraginkortasunaren alde egiten diren aktuazioak ezagutzera eman, indartu eta nolabait balioan jartzea.

Prentsa ohar osoa irakurgai hemen