Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)

Zerbitzu berri honen helburua da Udalak herritarrekin duen harremana ahalik eta gehien erraztea. Udaletxeko beheko solairuan ematen da zerbitzua, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era. E-posta bidez ere egin daitezke eskaerak.

haz.jpgHerritarren Arreta Zerbitzua:

Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) herritarrek egin behar dituzten tramite guztiak bideratuko dira: errolda eta bestelako agiriak, dirulaguntza eskaerak eta bestelakoak.

Aurrez aurreko arreta astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era bitartean eskainiko dute (uda sasoian, 08:00etatik 14:00etara). E-posta bidez ere egin daitezke eskaerak, eta telefono bidez kontsultak egin ahal izango dira. Halaber, herritarrek tramiteak modu telematikoan egiteko aukera dute.

Udal tramite telematikoak

Udal Zerbitzu Telematikoen bidez, Udalek eskaintzen dituzten zenbait zerbitzuetara sarbidea dute herritarrek: dirulaguntzak, errolda, tasa eta zergen ordainketak, edota lan eskaintzetan izen-emateak kudeatu daitezke bertatik.

>> EGIN KLIK HEMEN

Eskabide orri orokorra: