Katu koloniak kontrolatu eta elikatzeko hitzarmena sinatu dute Zumaiako Udalak eta Zumiauka elkarteak
Zumaiako kale-katuak elikatzeko beharrezkoa izango da Zumiauka elkarteko boluntario izatea eta akreditazio-txartela soinean eramatea. Parte hartu nahi dutenak elkartearekin harremanetan jartzera deitu dituzte.
Katu koloniak kontrolatu eta elikatzeko hitzarmena sinatu dute Zumaiako Udalak eta Zumiauka elkarteak aste honetan, legeak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko helburuarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 9/2022 Legeak eta Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legeak, "Katu koloniak" arautzen dituzte eta hainbat betebehar finkatzen dizkie udalei. Hala, lege horien arabera udalak dira beren udal-mugartean identifikatutako eta abandonatutako animalien arduradunak eta, kudeaketa hori animalien HEMI/CER metodoa aplikatuz egin beharko dute (harrapaketa, antzutzea, markaketaeta itzulera).
Horrez gain, elikadura egokia eta babesleku onak eman behar dizkiete, osasun-egoera onean mantendu, behar bezala seinaleztatu behar dituzte katu-kolonia kontrolatuak eta babestuak dauden tokiak eta katu-koloniak elikatzeaz arduratzen diren pertsonei dagokien egiaztagiria emango die. Legeak zehazten dituen betebehar guzti horiek betetzeko xedearekin hitzarmena sinatu dute Zumaiako Udalak eta Zumiauka Animalien Babeserako Elkarteak (elkartea 2023an sortu zen eta anialiak babestea du helburu, katu kolonien kudeaketa etikoa eta etxerik gabeko katuen adopzio arduratsua sustatzeko jarduera ezberdinak eginez).
Horiek horrela, bi aldeak elkarlanean arituko dira Zumaiako katu kolonien kontrol eta elikaduran. Hitzarmena sinatu berri dute, herriko kale-katuen populazioa modu etikoeta jasangarrian kontrolatzeko. Sinatutako hitzarmenean jasotzen denez, aurrerantzean Zumaiauka elkarteko boluntarioak arduratuko dira kale-katuak antzutzera eramateaz nahi horiek elikatzeaz, Zumaiako Udalaren finantziazioaren laguntzarekin. Herritarrei eskatzen zaie katuak norbere kabuz ez elikatzeko; lan horietan parte hartu nahi dutenek elkartearekin harremanetan jarri beharko dute.
Katuekin lotutako lanketa bideratuta, txakurren kontrol eta ongizateari lotutako neurriak lantzeari ekin dio Udalak.
Herritarrei zuzendutako ohar garrantzitsuak:
-
Kolonietako katuak Zumiauka elkarteko kideek soilik elikatu ditzakete: Zumaiako kale-katuen elikadura eta kontrola Zumiauka Elkarteko boluntarioek egingo dute bakarrik, udalaren baimenarekin. Hau da, debekatuta dago kaleko katuak norbere kabuz elikatzea. Gainera, aurrez zehaztutako tokietan egin beharko dute, eta elikadura lehorra (pentsua) eta ura soilik eman ahal izango diete.
-
Boluntarioek akreditazio-txartelak eramango dituzte: Kaleko katuen elikadura eta zaintzaz arduratzen diren boluntarioek identifikazio txartelak izango dituzte, Udalak emandakoak. Horrela, baimendutako pertsonek bakarrik egin ahal izango dituzte lan horiek.
-
Katu koloniak eta elikadura puntuak identifikatura egongo dira: Zumiauko elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarrekin adostuko dituzte elikadura puntuak zein katu kolonien kokalekuak, bizilagunen ekarpenak ere kontutan hartuta. Udalak seinalizatuko ditu lekuok, eta elkartekideak leku horiek osasun eta higiene baldintza egokietan daudela bermatuko dute.ko kideek herrian zehar katu koloniak dauden guneak seinalizatuko dituzte, aldez
-
Boluntario moduan aritu nahi dutenek Zumiauka elkartearen bidez egin beharko dute: Elkartearekin harremanetan jartzeko bi bide zehaztu dituzte: Facebook orriaren bidez mezua bidaltzea, edo telefonoz harremanetan jartzea (Francie: 667537350 / Maria: 605746948).
Hitzarmen hau Etxeko Animaliak Babesteko Euskal Autonomia Erkidegoko Legeaen (9/2022 Legea) eta Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko Espainiako Legearen (7/2023 Legea) arabera garatu da, animalien babes- eta ongizate-maila egokiak lortzeko helburuarekin.