Ribero Meneses idazle eta filologoak hitzaldia eskainiko du etzi (osteguna)

2009/06/03

Jorge Maria Ribero Meneses idazle eta filologoak hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, Zumaiako San Jose komentuan. ‘Euskaldunon unibertsaltasuna’ izango du hizpide Menesesek osteguneko hitzaldian eta 19:30ean hasiko da.

 

Historiaurrean kokatzen du Meneses-ek euskararen jatorria eta bere izaera autoktonoaren defendatzaile sutsua da, duela 25 urtetik. Berak esan da euskara dela hizkuntza klasikoak deitutakoen (greziera eta latina) aurrekaria, eta baita hizkuntza erromanikoen aurrekoa ere.

Hizkuntza indoeuroparrak deitutakoen artean ere, zaharrena euskara dela dio Meneses-ek; antzinakoena, eta beraz, Gizateriaren Ondare Kulturala izateko balioa duena.

Meneses-en esanetan, “Lurreko hizkuntza guztiek jatorri komun bat daukate”. Kontsonanteen berregitean egon den dibertsifikazioan oinarritu dira bere ikerketak, eta gizakiaren ahozkotasuneko forma antzinakoenen berreskuratzea ere aztertu du. Horretarako aztertu ditu egun ezagutzen ditugun hizkuntzetan antzinako hizkera horiek utzi dituzten aztarnak. Ondorengo hizkuntzetan funtsatu da batez ere: euskara, kaloa, mendialdeko bablea, gaztelera-katalana, greziera, ketxwa, indonesiera, gaelikoa, galesa, magiarra, berberea, arabiera eta swahiliera.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu gure jatorriari buruzko teoriak argitzen lagunduko duen idazle honen hitzaldia entzutera.