Aste Santuan Euskal kostaldeko geoparkeaz gozatzeko aukera paregabea

2012/04/02

Asteburu honetan zein datorren Aste Santuan, bisita gidatuen egutegiak proposamen ugari dakar Euskal Kostaldeko Geoparkeaz gozatzeko. Informazio gehiago www.geoparkea.com webgunean edota Deba, Mutriku eta Zumaia Turismo Bulegoetan.

Iragan martxoaren 17an eman zion hasiera Euskal Kostaldeko Geoparkeak denboraldi berriari, hamaika berrikuntzarekin. Horien artean, haurrei zuzendutako proposamen eta jarduera berriak, espeleologia irteera gidatuak, Karstaren mundua ezagutzeko zaldi-ibilaldiak,  zetazeoak ikusteko irteerak…

 

Hala, egunotan asko izan dira Geoparkera hurbildu diren bisitariak, Zumaia, Deba eta Mutrikuko herriek osatua, bertako natur eta kultur ondare liluragarriaz gozatzera. Horien artean, Deustuko Unibertsitateko Turismo Graduko 3. mailako ikasle taldea, hirugarren adineko Gasteizko elkarte bateko kideak eta ikastetxe ezberdinetako ikasle taldeak.

 

Geoparkeak eskaintzen dituen bisita gidatuak gai eta iraupen ezberdinekoak dira, publiko zabalari zuzenduta, eta hiru bloketan sailkatzen dira: Flyscharen ibilbideko irteerak kostaldean, Karstaren ibilbidekoak barnealdean eta kultura eta esperientzia eskaintza lurralde osoan.

 

Asteburuko eskaintza

Datorren asteburuan, larunbatean eta igandean, hainbat irteera eskainiko dira.

 

Larunbatean, martxoak 31, irteera geologikoa eta txalupa ibilaldia egingo da, Zumaiako ondare geologiko ikusgarriaz gozatzeko aukera bikaina. Igandean familiari osoari zuzendutako ekimena burutuko da, Ibilaldia txalupan, Deba eta Zumaia arteko Flyschgune garrantzitsua ikusteko aukera paregabea.

 

Aste Santuko eskaintza

Aste Santurako Euskal Kostaldeko Geoparkeak gehitu egingo du bisita eta jardueren kopurua. Hala, apirilaren 5etik 9ra bitartean, naturaz, historiaz eta kulturaz gozatzeko aukera ugari izango da Geoparkearen eskutik. Aukera zabala da, publiko osoari zuzenduta.

 

APIRILAK 5, osteguna

Ibilaldia txalupaz Zumaia eta Deba artean”.- Bi irteera, 11:30ean eta 16:30ean.

 

APIRILAK 6, ostirala

Flyscharen ibilbidea. Ibilbide osoa”.- TOP ESPERIENTZIA. Irteera 16:00etan, Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikotik.

Urolako itsasadarra kayak-ean”.- 16:30ean irteera, Zumaiako Turismo Bulegotik.

Zumaia eta itsasoa”.- BERRIA! Zumaia itsasoarekin lotzen duten elementuak ezagutzeko aukera: arrantzale kofradiako salmenta aretoa, merkatarien jauregiak, ontziolak… 16:30ean irteera, Zumaiako Turismo Bulegotik.

 

APIRILAK 7, larunbata

Zetazeoak ikusteko aukera”.- BERRIA! Euskal Kostaldea eta inguruko ur sakonak gune paregabea dira bertan bizi diren zetazeoak ezagutzeko. Egun osoko abentura, aditu baten laguntzarekin itsas izaki bizidunen mundu liluragarria ezagutzeko.

09:00ean irteera Zumaiako kirol portutik.

Marearteko zabalgunea”.- 10:00etan irteera, Algorri Ezagutza etxetik

Ibilaldia txalupaz”.- 16:30ean irteera, Zumaiako Txomin Agirre kaitik.

 

APIRILAK 8, igandea

Harriaren Ibilbidea”.- 9:50ean irteera, Mutrikuko Turismo Bulegotik.

Mutrikuko Flysch beltza - Geotour”.- 10:00etan irteera, Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikotik.

Ibilaldia txalupaz Zumaia eta Deba artean”.- 16:30ean irteera, Zumaiako Txomin Agirre kaitik.

 

APIRILAK 9, astelehena

Marearteko zabalguneko Bideodibertsitatea”.- BERRIA! Ibilbide honek Sakonetako kala zoragarrira eramango ditu bisitariak, Euskal Kostaldeko tokirik magikoenetakora eta, bertako itsaslabarretan barrena, biodibertsitate handiko ingurune natural berezi honetara egokitutako izaki txiki ugari deskubrituko dituzte. 10:00etan irteera Debatik.

 

Informazio gehiago www.geoparkea.com webgunean. Halaber, bisita gidatuetarako sarrerak webgunean bertan eskuratu daitezke, baita Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere.