Nola egin udal ordainketak?

> Udal tasa, zerga eta isunak ordaintzeko moduak

Honako aukerak daude udal tasa, zerga eta isunak ordaintzeko:

  • Ordainketa helbideratuta baldin baduzu, bankutik pasako zaizu zenbatekoa
  • Ordainagiria jasotzen baduzu, hiru modu dituzu ordainketa egiteko:
    • Aurrez aurre: banketxera joan eta ordainagiria ordaindu. Honako banketxeetan egin daiteke ordainketa: Kutxa, Laboral Kutxa, Caja Rural, La Caixa, Santander, Sabadell eta BBVA.
    • Online: Nire Ordainketa webgunean. 
      • VISA txartelarekin
      • Bizum sistemaren bidez egin daiteke.

> Nola erabili Bizum sistema Udalari ordainketak egiteko?

Udalari Bizum bidezko ordainketa Euskal Administrazioaren ordainketa pasabide bitartez egin behar da, eta sistema erraza eta segurua da. Honakoak dira jarraitu beharreko pausoak:
  1. Nire Ordainketa webgunean ordainagiria identifikatu (zenbakia jarri)
  2. Finantza erakundea aukeratu
  3. Dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu
  4. Sistemak bidalitako gakoa sartu