Udalbatzaren ekaineko ohiko osoko bilkura bihar izango da

2024/06/26

Alokairurako dirulagutzen ordenantzak hobetzeko zenbait aldaketa egitea aztertuko dute, besteak beste. Gainera, zenbait mozio aztertuko dituzte: Zarauzko Etengabeko Arreta Gunearen ingurukoa (EAG/PAC), Portuetako amarralekuei buruzkoak, eta LGTBI+ harrotasunaren egunarekin lotutako mozioa.

Ostegun honetan izango da ekaineko ohiko osoko bilkura, beti bezala, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Alokairurako dirulaguntzen ordenantzak hobetzeko zenbait aldaketa egitea aztertuko dute, baita udal ogasunari lotutako beste zenbait gai ere.

Mozioz betetako osoko bilkura izango da ekainekoa, gainera. Honakoak dira aztertuko dituztenak:

  • Larrialdi abulategietako egoerari buruzkoa (EH Bilduk aurkeztuta)
  • EAEko Portuetan ontzien amarralekuak emateko prozedura eta horiei erabilera arautzen duen dekretuari buruzko mozioa (EH Bilduk aurkeztutakoa). EAJren udal taldeak mozio alternatiboa eramango du plenora.
  • LGTBI+ Harrotasunaren Eguneko mozioa (EH Bildu, EAJ eta PSE-EE udal talde politikoek aurkeztutakoa)

> Osoko bilkura deialdia: 2024/06/27