Agenda

RSS icon
2020/11/13-ko hitzorduak
Antzerkia: 'Fadoak entzuten zituen gizona', Xake produkzioak

Antzerkia: 'Fadoak entzuten zituen gizona', Xake produkzioak

Azaroak 13 ostirala, 19:00. SARRERAK AGORTUTA Aita Mari antzokia

SARRERAK AGORTUTA!!! [*Erne, helduen antzerkiak 19:00etan. Sarrerak aurrez bakarrik, zineko takilla itxita antzerkietan]. Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti, kontu askoren inguruan gogoeta egiteko bidea emango dien bidai batean: zer da sentibera izatea? gizonak izan daitezke sentiberak? Nola harremantzen gara mutilak? Zer izaera aurreikusten digu gizarteak?

Gehiago irakurri

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Azaroak 13 - Abenduak 7 Oxford aretoa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Gehiago irakurri

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30