'Casa Susanna' film dokumentala (DOAN)

Noiz
IRAILAK 21 | 19:30
Non
AITA MARI ARETOA

Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren Zumaiara ere iritsiko da beste urte batez. Sébastien Lifshitz frantziarrak zuzendutako Casa Susanna film dokumentala (2022) emango dute Aita Mari zineman. Bertsio originalean, ingelesez, proiektatuko da filma, euskarazko azpitituluekin. Saioa 19:30ean izango da, eta sarrera doakoa da. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan kokatzen da filma, Estatu Batuetako landa sakonean, Catskill mendien magalean. Stonewall eta queer eta cishetero bezalako kontzeptuen teorizazioa baino lehen sortu zen Casa Susanna, emakumez janztea gustatzen zitzaien gizonak edo/eta emakume moduan identifikatzen zirenak hartzen zituen oporretako egoitza. Zuzendariak Casa Susannako bizitzari buruzko argazki eta dokumentazio grafiko bilduma eskerga bildu du dokumentalean, gaur egun 80 urte dituzten Diane eta Kate protagonisten ahotsarekin. Garai hartan, gizonak ziren eta erakunde sekretu horren parte ziren. Gaur transexualitatearen lehen garaietako kapitulu ahaztua kontatzen dute.