Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrei omenaldia
- Noiz
- ABENDUAK 16. 12:00
- Non
- GERNIKA PARKEA
Abendu hontan 1936ko Francoren altxamendu faxista eta historiako momentu hartan gertatutakoa oroitzeko tartea izango da Zumaian. Altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omentzeko ekitaldia egingo du Udalak, hildakoen familiartekoekin eta herritarrekin batera. Ekitaldia abenduaren 16an (larunbata) izango da, eguerdiko 12:00etan Gernika parkean.
Lekua ez dute ausaz aukeratu. Izan ere, aurrerantzean, memoria-gune berria izango du Zumaiak Gernika parkean, lehen Gernikako arbola zegoen leku berean —Zumaiako Udalak parkeko beste eremu batean jarri zuen arbolaren kimu berri bat, duela urtebete, 2022ko abenduan—. Bertan monolito bat jarriko du Udalak, 1936ko altxamenduaren ondoren faxistek fusilatu zituztenen, eta frankismoaren aurkako erresistentzien fronteetan borrokan hildakoen izenak bilduko dituena.