Musikaldian dantza: 'Fight' eta 'Nire azalean arrotz'
- Noiz
- Abuztuak 8
- Non
- Odieta pilotalekua
Lasala konpainiaren 'Fight' ikuskizuna eta Myriam Perez Cazabonek 'Nire azalean arrotz' dantzaldiaz gozatu ahal izango da abuztuaren 8an Odieta pilotalekuan.
FIGHT Lasala
Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Hau presente egon da denboren hasieratik. Lasalatik borroka bizitzan, oro har, eta dantzan bereziki, funtsezko elementutzat jotzen dute.
Lasala konpainia:
Lasala, Judith Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko konpainia da, eta dantza eta argazkilaritza arloko artistek osatzen dute. Konpainiak hizkuntza fisikoa eta gaur egungo estetika sortzeko etengabeko ikerketa du ardatz, taldearen kezkak aintzat hartu eta islatu nahian. 2013an sortu zenetik, nazio mailako eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute eta programa artistiko ugariren babesa jaso du.
NIRE AZALEAN ARROTZ Myriam Perez Cazabon
PRESENTZIA kontzeptuari dagokionez, pieza honen oinarria zera da, izan gabe egotea. Pertsona baten presentzian gertatzen den aldaketari buruzko gogoeta da, aldaketa noiz eta pertsona horren barne-mundua hausten denean eta arrotz sentitzen dituenean bere izaera eta bere egoteko era, ordura arte baleko zitzaizkionak. Presente egoten jarraitzen du pertsonak, ala absentzian murgiltzen da? Eta pertsonak absente badirudi, non geratzen dira haren izaera eta egoteko era? Nola ageri da hori gorputzaren fisikotasunean?
Myriam Perez Cazabon:
Oiartzunen jaio zen 1981an eta Irunen bizi da egun. Dantza Garaikideko goi-mailako ikasketak egin zituen CODARTSen (Rotterdam). Sorkuntza eta interpretazioa dantzaren esparru pedagogikoarekin uztartzen ditu 2004az geroztik. Kezkek eta interesek bultzatuta eta lengoaia koreografiko propioan sakontzeko beharrak bultzatuta, bere konpainia sortu zuen 2016an.
Gonbidapenak: