Aldaketak udal zerbitzuetan, datorren asteko jai egunak direla-eta
Udal eraikin gehienak itxita egongo dira abenduaren 5ean, 6an, 8an eta 9an. Udaltzaingoak ohiko ordutegia izango du, eta kiroldegian zein turismo bulegoan jai-egunetako ordutegia jarraituko dute.
Udal lan-egutegian aurreikusitako jai-egunak direla-eta, datorren astean, asteazkenean bakarrik (abenduaren 7an) egongo dira zabalik udal eraikin gehienak. Honakoak izango dira aldaketa nagusiak:
- Udaletxea, Alondegia kultur etxea, Foronda, Branka eta Gizarte Zentroa -taberna irekita egongo da- itxita egongo dira abenduaren 5ean, 6an, 8an eta 9an.
- Musika Eskola astelehenean (abenduaren 5ean) bakarrik egongo da zabalik
- Foronda eta Ludoteka aste osoan itxita egongo dira
- Udaltzaingoan ohiko ordutegia jarraituko dute egunotan
- Turismo bulegoan eta kiroldegian jai-egunetako ordutegia ezarriko da
Kiroldegiko ordutegia:
- Abenduak 5, astelehena: 06:30-13:00
- Abenduak 6, asteartea: 07:30-13:00
- Abenduak 7, asteazkena: 06:30-21:30
- Abenduak 8, osteguna: 07:30-13:00
- Abenduak 9, ostirala: 06:30-13:00
Turismo bulegoko ordutegia:
- Abenduak 5, astelehena: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
- Abenduak 6, asteartea: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
- Abenduak 7, asteazkena: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
- Abenduak 8, osteguna: 10:00-14:00
- Abenduak 9, ostirala: 10:00-14:00 / 16:00-18:00