Asteartean, urriaren 20an, argi mozketak herriko hainbat gunetan

2020/10/17

Ibedrolak egingo dituen lan batzuek argi mozketak eragingo ditu datorren asteartean. Goizeko 9:00etatik 13:00etara etengo dute argindarra.

Asteartean, urriaren 20an, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean herriko hainbat gunetan argia moztuko dute. San Joseko trasformazio-zentroko 2,9 eta 11 lineak aldatuko ditu Ibedrolak, zerbitzua hobetzeko.
Honako guneetan eragingo du argi mozketak, etxebizitza, lokale eta bestelako eraikinetan:
11. LINEA:
  • Bonifacio Etxegarai 1 (Laboral Kutxa barne)
  • Bonifacio Etxegarai 2
  • Eusebio Gurrutxaba 10

 

9. LINEA:

  • Axular ibiltokia 1 (Udaltzaingoa eta gasolindegia barne)
  • Eusebio Gurrutxaga 3 (Hogarra barne)
  • Eusebio Gurrutxaga 4
  • Ignacio Zuloaga (ONCEren postua barne)
  • Odieta kalea 1 (Torreberri eraikina barne)
 
2. LINEA:
-      Eusebio Gurrutxaga 4
-      Eusebio Gurrutxaga 6
-      Eusebio Gurrutxaga 8
-      Eusebio Gurrutxaga 12