BIHAR JARRIKO DA MARTXAN APARKAMENDUA ANTOLATZEKO SISTEMA

2017/06/14
Ostegunetik aurrera, erregulatutako gunean bizi diren zumaiarrek Ortega eta Gasset 2 zenbakian dagoen bulegoan eskuratu ahal izango dute egoiliar txartela goizeko ordutegian, 09:00-13:00 bitartean, alegia. Bulegoa irekita egongo da irailaren 15a arte. Halaber, Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuek errotazio altuko zein egonaldi ertaineko guneetan dohainik aparkatu ahal izango dutela gogorarazi du Udalak, betiere, tiketa aurrez makinan inprimatuta.

Bihartik aurrera indarrean egongo da erdigunean aparkamendu antolaketa sistema. Neurri horrek helburu du herritarren artean mugikortasun ohitura osasuntsuak sustatzea, oinezkoak ibilgailuaren gainetik lehenestea eta herrian barrena autoz egiten diren desplazamenduak gutxitzea.

Era berean, noski, uda sasoian erdigunean izaten den auto pilaketa eta trafiko gorakadaren aurrean, egoera erregulatu eta bertakoak lehenestea du xede.

Sistemaren ezaugarri nagusiak:

-          Erdigunea 4 zonatan banatuta egongo da:

  • 1 zona: Ardantzabide
  • 2 zona: Alde zaharra-San Jose
  • 3 zona: Larretxo
  • 4 zona: Arrangoleta-Amaia plaza

OHARRA: 1, 2 eta 4 zonak gune bakar bat bezala erabili ahal izango dira, hau da, bertako bizilagunek zona horietako edozein egoiliar gunetan aparkatu ahal izango dute egoiliar txartelarekin.

LARRETXO: hemen auzotarrek soilik aparkatu ahal izango dute eta hauek, aldi berean ezingo dute 1, 2 eta 4 zonetako egoiliar guneetan aparkatu (bai errotazio altu zein egonaldi ertaineko guneetan, eta doanik). Auzokoak ez direnek soilik 15 minutuko egonaldia egin ahal izango dute  Larretxon (kamara bidez kontrolatuko dira sarrera-irteerak).

EGOILIAR TXARTELA: 1, 2, 3 eta 4 zonan bizi diren zumaiarrek Ortega eta Gasset 2 zenbakian dagoen bulegoan eskuratu ahal izango dute egoiliar txartela 09:00-13:00 ordutegian. Bulegoa zabalik egongo da irailaren 15a arte.

-          Aparkatzeko 3 gune ezberdin egongo dira:

  • Egoilar guneak (R eta E hizkiekin zuriz margotuta)
  • Errotazio altuko guneak (A, B eta C: urdin eta gorriz margotuta)
  • Egonaldi ertaineko gunea (urdinez margotuta)

 

Egoiliar guneak:

Soilik egoiliar txartela dutenek aparkatu ahal izango dute bertan.

Errotazio altuko guneak:

-          A gunea: Moilaberriko zubitik Saregileen plaza arte. Urte osoan indarrean.

  • Aparkatzeko gehiengo denbora: 90 minutu
  • Autoa Zumaian erroldatuta duten guztientzat DOAN (egoiliarra izan ala ez): beharrezkoa tiketa makinan inprimatzea
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00-20:00 / Larunbatetan: 08:00-13:00

-          B gunea: Saregileen plazatik Arranpla arte. Ekainaren 15etik irailaren 15a arte.

  • Aparkatzeko gehiengo denbora: 90 minutu
  • Autoa Zumaian erroldatuta duten guztientzat DOAN (egoiliarra izan ala ez izan): beharrezkoa tiketa makinan inprimatzea
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:00-20:00 / Larunbatetan: 09:00-13:00

-          C gunea: Merkatuan (udaletxe parean). Urte osoan indarrean

  • Aparkatzeko gehiengo denbora: 20 minutu
  • Eremu hau guztientzat DOAN: ez da tiketik inprimatu behar
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00 / Larunbatetan: 08:00-12:30

Egonaldi ertaineko gunea: Julio Beobide ibiltokia (Paolbidea).

  • Autoa Zumaian erroldatuta duten guztientzat DOAN (egoiliarra izan ala ez izan): beharrezkoa tiketa makinan inprimatzea.
  • Aparkatzeko gehiengo denbora:
    • Egoiliar txartela dutenentzat (1,2,4 guneak) 24 ordu (beharrezkoa 6 orduro tiketa aldatzea)
    • Egoiliar txartela ez dutenentzat eta zona 3koentzat (Larretxo) 6 ordu
  • Ordutegia: Astelehenetik igandera: 09:00-20:00

OHARRA: Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuek DOAN aparkatu ahal izango dute errotazio altuko zein egonaldi ertaineko guneetan, betiere, aurrez tiketa makinan inprimatuta.

Alde zaharretik kanpo, arautu gabeko guneetan aparkatu ahal izango da: poligonoan, kanpoaldeko aparkalekuetan (kirol portuan) eta Estazioko industria gunean.

Txartel identifikagarria:

Zumaian erroldatuta dauden ibilgailu guztien jabeek, erregulatutako gunean eta gune horretatik kanpo bizi direnek, alegia, doako txartel identifikagarri bat izango dute. Kasu honetan, txartel hori Poligono eremuko sarbideetan eta bidegurutzetan egongo diren informatzaileen lana errazteko baliagarria izango da, Zumaiakoak diren autoak kanpotik datozenetatik bereiziko baititu. Txartel horrek ez du, inondik inora, erregulatuta dauden guneetan, hau da, egoiliar eremuetan, errotazio altuko guneetan edota egonaldi ertainekoan aparkatzeko balioko.

“Egoiliar guneetan aparkatzeko ezinbestekoa izango da egoiliar txartela izatea eta errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneetan, egoiliar edo txartel identifikagarriaz gain, tiketa inprimatu beharko da”