Datorren astelehenean Martxoaren 8rako egitaraua prestatuko dute Berdintasun Foroan

2020/01/16

Datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Martxoaren 8rako egitaraua landuko dute, besteak beste.

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako ahalik eta egitarau osatuena sortu nahi du Udaleko Berdintasun Sailak eta eragile desberdinen koordinazioa bermatzeko hitzorduaren garrantzia azpimarratu dute deitzaileek.

Martxoaren 8rako egitaraua lantzeaz gain, Emakumeon* Etxea proiektuaren berri emango dute saioan. Bestelako gaiak ere landuko dituzte.