Euskal Kostaldeko Geoparkeak, 10. urteurrena ospatzeko “Itsas ondarearen jaialdia” antolatu du Deba, Mutriku eta Zumaian
Zumaian larunbat honetan ospatuko da Geoparkearen 10. urteurrena, Kofradian.
Geoparkearen oharra:
Aurten, Euskal Kostaldeko Geoparkeak 10 urte betetzen ditu, eta urteurrena ospatzeko, programa berezi bat prestatu du hiru herrietan. “Itsas ondarearen jaialdia: Hiru Anai batela, mende bateko historia zuzenean” izenburua duen ekitaldiak, Zumaian urriaren 4an egingo da, Mutrikun urriaren 10ean eta Deban urriaren 17an.
Itsasontzi tradizionalen erakusketa antolatu da, ‘Hiru Anai’ batela berreskuratzeko lanak zuzenean ikusteko aukera egongo da Zumaiako Beduola Elkartearen eskutik eta ibilbide gidatuak eta tailerrak antolatu dira, haur eta helduentzat, hiru herrietan. “Gure lanaren bitartez inguruko itsas ondarea jarri nahi dugu balioan” Inazio Manterola, Beduolako Elkarteko kidea.
Gainera, batel tradizional batean errekan gora nabigatzeko aukera ere egongo da. Horrez gain, Zumaian, Kofradiara bisita gidatuan antolatu dira, Mutrikun, Arrietakua Jauregia ezagutzeko aukera egongo da eta Amugileen ofizioaren eta garai bateko aparejuen erakustaldia egingo da. Deban, bestalde, Santa Maria elizara bisita gidatuak antolatu dira eta Marinel-korapiloen tailerra egingo da.
Jarraitu oharra irakurtzen lotura honetan.