Hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira martxoaren 4tik 11ra

2024/03/01

Apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Hori horrela, hauteskunde-zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklamazioa aurkez dezake, martxoaren 4tik 11ra.

2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean jarri du Zumaiako Udalak.

Zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake martxaoren 4tik 11ra bitartean. Horretarako, udaletxera joan edo Udaleko Idazkaritzara deitu beharko dute herritarrek: 943 86 50 25.

2024IHAU0001-002-001_page-0001.jpg