Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko baimenak eskatzeko epea zabalik
Eskaerak eta dokumentuak maiatzaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dira Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera egingo da, eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
Zumaiako bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatzen ditu Udalaren araudiak. Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
> ZUMAIAKO ITZURUN ETA SANTIAGO HONDARTZAN URETAKO KIROL JARDUERAK EGITEKO ARAUAK (2023)
Eskaerak
Eskaerak 2023ko maiatzaren 31a lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Eskaerarekin batera araudian zehaztutako dokumentuak entregatu beharko dituzte hautagaiek. Txostenen balorazioan oinarritutako hurrenkera zehaztuko du Kirol Patronatuak.