Jabetze eskolaren baitan, bi ikastaro

2015/09/30
Bi ikastaro antolatu ditu Jabetze eskolak aurtengo udazkenerako. Bata zaintzarekin lotua dago, eta bestea, berriz, autodefentsa feministaren ingurukoa izango da. Zaintzaren inguruko ikastaroan izena emateko azken egunak dira, dagoeneko.

Atención a las personas cuidadoras, ¿quíen cuida a quíen?

 

Landuko den gaia:

Guztiok behar ditugu zaintzak,  bizitzaren etapa desberdinetan. Menpekotasuna duten pertsonen zaintza, sozialki, familien esku utzi da, eta horien baitan, emakumeengan.

Azken bi hamarkadatan, feminismoak garrantzi handia eman dio zaintzari. Zaintzari buruz hitz egitea da bizitzaren sostengarritasunaren inguruan hitz egitea, hau da, nola antolatzen den gizartea, zein babes jasotzen duen gobernuko erakundeetatik, pertsonen oinarrizko beharrak eta etorkizuna bermatzeko.

Bi norabidetan lan egingo dugu:

  1. Kontzientzia hartu
  2. Norberaren zaintza

 

Helburuak:

  • Genero sistema ezagutu eta ulertu, eta gure izaera femeninoa eraiki.
  • Barneratutako zaintzaren eta bere ondorioen inguruko rolak, estereotipoak, sinesmenak eta ereduak aztertu.
  • Ereduak malgutu: berezko zaintzarako formulak aurkitu, ahalduntzetik eta norberaren koherentziatik.
  • Babes emozionalerako gunea ahalbidetu.
  • Zaintzeko beharraz kontzientziatu, eta estrategiak garatu hobeto sentitzeko eta bizi kalitatea hobetzeko.

 

Irakaslea: Pepa Bojó

Egutegia:

Urriak: 7, 14, 21, 28

Azaroak: 4, 11, 18, 25

Abenduak: 2, 9, 16

Ordutegia: 18:00-20:00

Tokia: Alondegia (moila gela)

Hizkuntza: gaztelaniaz

Prezioa: 10 euro

Epea izena emateko: urriak 1, Alondegian, Berdintasun eta gazteria sailean


 

 Autodefentsa ikastaroa

 

Landuko den gaia:
 

Autodefentsa feministaz geure burua ezagutuz goaz, txikitatik geure eginiko rol eta jarrerak aztertuz eta kuestionatuz, harreman osasuntsuagoak landuz. Eta bide horretan, EMOZIOEZ baliatzen gara, eta hauen balioa ulertzen dugu, beldurrarena kasu. Ulertu dugu beldurra sentitzea ez dela txarra, izan ere, gakoa emozio hau erabiltzen ikastean datza: erne ibiltzeko, gure INTUIZIOA esnatzen duen babes mekanismo bat bailitzan.

Autodefentsa feminista JARRERA kontua dela ondorioztatu dugu. Jarrera gure jardun politikoa da, gorputzaz esaten duguna, hitzez adieraz dezakeguna, edota geure burua maitatzeko borondatea da; finean eta funtsean, AUTOESTIMUA. Eta ohartu gara ederki irakatsi zigutela geure burua ez, beste guztiak maitatu eta zaintzen. Orain, guk geure burua estimatzeko garaia da, behar ditugun limiteak jarri, gure gaitasunak garatu eta bizitza-proiektuari energiaz/gogotsu heltzeko.

Hauxe da gure tresna eta prozesua. Benetako sekretuak, ordea, norberaren garapenean datza, gure baitan jakintza eta indar nahikoa daukagula sinestean. Eta gure potentzialik ederrena, berriz, ELKARTASUN SAREA da, konplizitatez eta maitasunez josten duguna. Gu guztiok elkarrekin baikaude, ez soilik sistemak ezarri nahi gaituen menpeko egoeran, baizik eta errealitate hori gure eguneroko praktikarekin irauli eta elkarrekin Euskal Herria feminista eraikitze bidean!

 

Noiz: azaroak 28

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

Nork: Emagin elkartea

Tokia: kiroldegiko gela anitza

Epea izena emateko:  azaroak 26, Alondegian, Berdintasun eta Gazteria sailean